Hemen zaude: Hasiera Proiektua Esperotako emaitzak

Esperotako emaitzak

  • Deba Garai eta Donostialde lurraldeetako diagnosi bat izatea. Horretarako funtsezko gaiak, indarguneak, ahuleziak eta aukerak (enpresa barrua eta kanpoa), ekonomia eta ekintzailetasun berdearekiko: lurralde diagnosi bat garatzea elementu desberdinak aldez aurretik kontutan hartuaz. Elementu hauek proiektuan parte hartzen duten eragile desberdinen ekarpenen ondorioz identifikatuko lirake. Faktoreen azterketa egin ondoren,  erronka, oztopo eta beharrak ikuspegi berri hau kontutan hartuaz.
  • Foro Orlegia hedatzea, lurraldeko eragile sozio-ekonomikoen oreka lortuaz lurralde osoan zehar. Eragile hauek  proiektuaren zereginetan protagonistak izango dira. Alde berean proiektuan modu aktiboan parte hartuko dute eta lan ekintzak dinamizatuko dituzte.
  • Aukera zorroa garatzea Hobekuntza proiektuak izendatzeko: ekonomia berdearen alorrean hobekuntza eta garapen aukerak definitzeko erronkak, oztopoak eta beharrak identifikatu. Honela ekonomia orlegiaren potentziala ustiatu ahal izango dute.
  • Prestakuntza eskaera globala garatu: Bai MU eta bai enpresei dagokien prestakuntza eskaera prestatu (bizitza osoan zehar ikasteko bideratuta). Honela, bai langilegoaren eta ikasle berrien ezagutzak eta konpetentziak ekonomia orlegiarekiko eguneratu eta gaitasuna sortu beraiengan.
  • Jardunbide egokiak garatu eta ekonomi berdean potentziala duten adibide biltegi bat garatzea: Emaitza honen helburua enpresentzat adibide gisa erabiliko dituzten ekonomia berdean oinarritutako praktikak garatu. Baita ere metodologiak bide berdinean laguntzeko eta ekonomia berdearen potentziala analizatu, baliabideen eraginkortasunaren ikuspuntutik.
  • Proiektuaren web orri bat garatzea: elkarlaneko giroan oinarritutako parte-hartzea sustatu eta proiektuari lotutako ezagutza hedakuntza garatu. Eta azkenik proiektuan landutako emaitzak eta ondorioak  gizartean zabaldu eta baita ere konkretuki Mondragon Unibertsitatearen barnean.