Hemen zaude: Hasiera Proiektua

Proiektua

Ekonomia berde ekonomiko eta sozial baten aukera hori ezin da alperrik galdu. Era berean, honek erronka handia suposatzen du eta gainditzeko oztopo berriak negozioen beharrei aurre agiteko. Enpresa eraldaketa honek eskatzen du:

  • merkatu eta bezero potentzialak identifikatzea
  • xurgapena eta garapen teknikoa
  • baita trebetasun, gaitasunak eta ezagutza egokitzapena

Ardura orokor bat dago prozesu ekintzailearen eraginkortasunaren handipenaren inguruan. Startup-en garapen goiztiarrak dakar baliabideen gastua kontrolik gabe, bideragarri den negozio modelo bat sortuta eduki barik (Ries, 2011). Enpresa askoren hasiera euren ustez jendeak nahi duen produktu baten sorrerakin hasten da. Gero, bezeroei galdetzen zaien momentuan, hauen interesa produktuarekiko handia ez dela ikusitakoan, lehenengo fase honen porrota datorrela esan daiteke (Ries, 2011). Normalean erabiltzen diren metodologiak, negozio plan bat sortzean oinarritzen direnak, zuzenak ez direla probatu da. Azkenengo urtetan lan handia egin da esparru honetan, asko ikertu da negozio plan egoki bat egitearen inguruan. Hala ere, negozio plan tradizionalek ez dute bezeroaren lehenengo kontaktua gainditzen.

Startup edo empresa berritzaile baten negozio plana sekula ez da erruta orri bat edo jarraitu beharreko plan bat izan behar. Negozio plan bat jarraitu beharreko hipotesi batzuk izan beharko lirateke. Hori dela eta, ohiko empresa eta merkatu sendoetan ondo funtzionatzen duten ohiko praktikek ez dute funtzionatzen startupen kasuetan.

Figura 1: Lean Startup (Blank & Engel, 2013).

Figura 1: Lean Startup (Blank & Engel, 2013).

Gure ekonomiaren garapenenerako enpresatan garrantzizkoa da enprendizai prozesuetan iraunkoratsun handiagoa lortzea.
Baieztapen hauetatik, gizarte eta ekonomiaren garapena eman dadin esparru esperimental eta errealaren barruan dagoen proiektu bat sortzeko beharra agertu da. Honez gain, alderdi lehiakor bat sortzeko beharra ere aurreikusi da, esparru berrietako enprendizai lean-en alde egingo duena; hauek aukera berri eta praktika onen alde egiten dutelarik.